FORO EcA EUSKADI

FORO EcA, ezgaitasunarekin lan egiten dugun 10 entitatek osatutako ekimena da eta gure Erkidegoko lurralde historiko guztietan Ehlaberen koordinaziopean lan egiten dugu.

Pertsona bat gurpil-aulki batean Nik ez dut laguntzetatik bizi nahi, lan egin nahi dut eta gizartearen zati izan

Ekimen honen helburua, ezgaitasuna duten pertsonen lan merkatu arrunterako munduratzea sustatu eta ikustaraztea da. Horretarako, Enplegu Lagundua metodologia erabiltzen dugu, izan ere, tresna hori funtsezkoa dela deritzogu ezgaitasuna duten pertsonen integrazioa eta normalizazioa bermatzeko.

Helburu hori lortzeko, hainbat ekintzaz osatutako lan ibilbidea egiten dugu eta beharrezko bitartekaritza eta elkarrizketa lanak ere egiten ditugu. Horrez gain, gure lanaren hedapena egiten dugu eta baita gure metodologia eta gure profesionalen prestakuntza hobetzeko ekintzak ere abian jartzen ditugu.

Arestian aipatu bezala, FORO EcAn parte hartzen dugun entitateok, ezgaitasun mota ezberdinak dituzten pertsonez arduratzen gara, hala nola, adimen-urritasuna, autismoa, eri mentala, esklerosi anizkoitza, ikusmen urritasuna eta entzumen urritasuna.

Azkenik, foroan parte hartzen dugun entitateok nortzuk garen gogorarazten dizuegu: