ZER ESKAINTZEN DUGU?

FORO EcAn, jakin badakigu ekimena aurrera eramateko, enpresak eta kontratazioa egingo duten entitate publiko zein pribatuak direla funtsezko elementuak. Horregatik, hain zuzen ere, gure esfortzu guztiak enpresa eta entitateen elkarlana sustatzera bideratu behar ditugu. Hori dela eta, FORO EcAk, enpresen buruzagiei eta kontratazioa egingo duten entitate publiko zein pribatuei ondorengo hau eskaintzen dizkiegu:

Pertsona bat gurpil-aulki batean Desgaitasuna duen pertsona lanean
  • Enpresei hainbat funtzio bete dezaketen prestatutako langileak eskaintzen diegu eta unean-unean, beharrezko laguntza ematen dugu, langileen eta enpresaren egoeraren araberakoa. Laguntza hori betiere banan-banakakoa izaten da.
  • Kontratatuko duten enpresa pribatu zein publikoei, ezgaitasuna duten pertsonen laneratze-prozesuan zehar, aholkularitza eta elkarlana eskaintzen dizkiegu. Kontratazioari eta dirulaguntzei buruzko gaietan informazioa ematen dugu, eta baita enpresan langilearen garapen eta jardunbideari buruz ere.
  • Enpresei gizarte-ardura korporatiboa lortzeko laguntza eskaintzen diegu, laneratzeko zailtasunak dituzten ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatuz.
  • Laburbilduz, kalitatezko eskulana, erantzukizuna eta banan-banakako harremana eskaintzen dugu. Horrela, enpresek gero eta gehiago gizartean ardura duten lan-inguruneak sortzeko lanean gabiltza, kalitatezko lanpostuak eta lan-giro atsegina eskainiko dutenak.